XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrelako talde batek paradigma-aldaketa aurrerapen bezala ikusi behar duela esana dugu jadanik.

Orain, pertzepzioa alderdi askotan norbere burua asetzeko dela onartu beharra dugu.

Komunitate zientifikoa, guztiz tresna eraginkorra da, paradigma-aldaketan zehar ebatzitako arazoak ahalik eta gehien mugatzeko eta beren kopurua igotzeko.

Ebatzitako arazoa ikerketa zientifikoaren unitatea denez eta taldeak zein arazo ebatzi diren badakienez, zientzilari gutxi konbentzitu ahal izango da aurrez ebatzitako arazo asko berriz ere dudan jartzen dituen ikuspuntua beregana dezan.

Lehenik naturak berak segurtasun profesionala kolokan ipini beharko du, aurreko ikerketei, zalantza-kutsua emanaz.

Horrez gain, hori gertatu eta paradigmagai berria aurkeztu denean ere, zientzilariak oztopoak agertuko ditu berria bereganatzeko, bi ezaugarri garrantzitsu asetzen dituela segurtatu arte.

Paradigmagai berriak lehenik, beste modu batera konpondu ez daitekeen, eta orokorki onartua den ohizkanpoko arazo bat ebazteko gai dela eman beharko du.

Bigarrenik, paradigma berriak zientziak aurreko paradigmen bidez arazoen ebazpenerako lortu duen trebetasun konkretuaren zati handi samarra gordeko duela eman beharko du.

Berrikuntza berez, zientzietan ez da beste esparru sortzailetan bezain estimagarria.

Horren ondorioz, paradigma berriek beren aurretikoen gaitasun guztiak gutxitan edo inoiz ez badituzte ere, gehienetan aurreko emaitzen zati konkretu asko berekin izaten dituzte eta gainera arazoen ebazpen konkretuak eta gehigarriak ere edukitzen dituzte.

Guzti honek ez du esan nahi arazoak ebazteko gaitasunak paradigma aukeratzeko oinarri bakarra eta dudaezina denik.

Mota honetako erizpide bat existitzea ezinezkoa dela adierazten duten arrazoi asko ikusterazi dugu.

Baina espezialista zientifikoen komunitateak bildutako datuen zeintzuk zehaztasunez eta xehetasunez erabil bait ditzake garapen jarraia segurtatzeko ahal duen guztia egingo duela esan nahi du.

Bilakaera honetan, komunitateak galerak izango ditu.

Maiz, zenbait arazo zahar baztertu egin behar da.